Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2019ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
855

EDIKTUA, 110/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – ZULUP.

Judizioa: 110/2018 hitzezko judizioa.

Gaia: kalteak eta galerak erreklamatzea.

Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko otsailaren 1ean, nik, Penelope MBA Carcedok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko ZULUPeko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, hitzezko judizioari buruzko 110/2018 prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2019ko otsailaren 1ean; interesdunak eskuragarri du epaiaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Luis Fernando Medrano Fajardo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Adierazten zaio, halaber, ebazpen horren aurka ezin duela inolako errekurtsorik aurkeztu.

Getxo (Bizkaia), 2019ko otsailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala