Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2019ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
854

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 344/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Zibileko ZULUP.

Judizioa: 344/2018; ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Lina Marcela Wilches Olave.

Abokatua: Elisabeth Guridi Rodriguez.

Prokuradorea: Beatriz Lezaun Abad.

Demandatua: Oscar Saavedra Solarte.

Gaia:

Judizio horretan, 340/11 epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

XEDAPENAK

Baiesten dut Lezaun epaitegietako prokuradoreak Lina Marcela Wilches Olave-ren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Oscar Saavedra Solarteren aurkakoa. Horrenbestez, honako neurri hauek hartzea erabakitzen dut, bien seme adingabe Oscar Santiagoren gainean:

1.– Guraso-ahala. Bi gurasoek izango dute adingabearen guraso-ahala; nolanahi ere, amak bakarrik baliatuko du, aita absente dagoen bitartean.

Amak, guraso-ahala esklusiboki baliatzen duenean, aukera izango du adingabeari buruzko erabaki garrantzizkoak hartzeko, aitari adostasuna eskatu beharrik izan gabe. Guraso-ahalaren esparruan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:

a) Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira joatea, oporraldiko bidaietan ez bada.

b) Ikastetxea aukeratzea eta aldatzea.

c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.

d) Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola, bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.

e) Urgenteak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.

f) Adingabearen dokumentazioa izapidetzea/berritzea (pasaportea, NANa, egoiliar-txartela, osasun-txartela...).

Adingabearekin dagoen gurasoak hari buruzko erabakiak hartzerik izango du beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, baldin larrialdiko egoerarik gertatu bada, edo erabakiak adingabearen eguneroko bizimoduko gorabehera arrunt eta ohikoei buruzkoak eta garrantzirik gabekoak badira.

2.– Zaintza eta jagoletza esleitzea. Amari esleitzen zaio adingabekoaren zaintza eta jagoletza.

3.– Egonaldi-, komunikazio-eta bisita-araubidea. Ez da ezartzen bisita-araubiderik, aitaren eta seme-alaben artekorik. Aitak borondatea erakusten badu semearekin harremanak berriro izateko, gurasoen artean adostu beharko dituzte bisitak, eta, desadostasunik bada, neurri hori aldatzeko eskatu ahal izango da, horretarako dagoen legezko prozeduraren bidez.

4.– Mantenu-pentsioa. Aitak seme adingabearen mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, harik eta hura adinez nagusi izatera iritsi eta ekonomikoki independentea izan arte edo izateko moduan egon arte, fede onez jokatuta. Pentsio hori hilean 150 eurokoa izango da, eta urteko hamabi hilabeteetako lehenengo bost egunetan ordaindu beharko dio amari. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak aurreko urtean ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, abendutik abendura neurtuta; lehen eguneratzea 2020ko urtarrilaren batean gauzatuko da.

5.- Ezohiko gastuak. Bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte semearen bizitzan sortzen diren ezohiko gastuak, betiere ados badaude eta gastuok benetan agiri bidez egiaztatzen badira. Bi gurasoek erabakiko dute, halaber, gastu horiek egitea ala ez, eta, ados jarri ezean, epaileak baimendu beharko ditu; bi kasuetan, gastua egin aurretik. Kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira); bestelako gastuak, berriz, sartu egingo dira ezohikoen kontzeptuan, eta aukera posible guztiak adierazteko asmorik gabe, honako hauek izan daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, edozein gaixotasun fisiko edo mentalari lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eta eskolan atzeratuta egonez gero, derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere.

Aurreko paragrafoan azaldutako ezohiko gastuak aitak eta amak adostu beharko dituzte, gastua egin aurretik betiere; horrela, bada, gastu hori egin edo ez egin desadostasunik egonez gero, organo judizialaren mende jarriko da gaia; izan ere, organo horrek erabakiko du ea gastu hori bi gurasoek ordaindu behar duten ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Gastua egingo dela ebatziko da, baldin eta behar-beharrezkoa bada, edo oso komenigarria bada adingbearentzat eta familiaren egoerara egokitzen bada. Erregimen horretatik kanpo uzten dira behar-beharrezkoak diren urgentziazko gastuak; izan ere, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea gastu horien berri.

Ezohiko gastuak ordaintzeko obligazioa amaitu egingo da semea –adin nagusikoa edo legez emantzipatua izanik– ekonomikoki independentea denean, alde batera utzi gabe 150. eta 152. artikuluetan jasotako amaitze-kausak.

6.– Ez da hartzen beste inolako neurririk.

Ez da berariaz kosturik ezartzen.

Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan. Zenbakia hauxe da: Iban ES55 00493569 9200 0500 1274 1847 0000 05 0344 18. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hemezortziko abenduaren hemezortzian.

Oscar Saavedra Solarte demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko urtarrilaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala