Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2019ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
852

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 19koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoaren hezkuntza-eskaintza.

Aztertu da Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoak 2018-2019 ikasturterako egin duen hezkuntza-eskaintzaren proposamena.

Kontuan hartu da Hezkuntza Sailak ikastetxe horretarako egin duen plangintza, eta ikusi da gai horretan aplikatu beharreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitaratzen da ikastetxe publiko honek 2018-2019 ikasturterako duen hezkuntza-eskaintza:

Kodea: 48017186.

Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoa.

Izen espezifikoa: «Kirolene».

Helbidea: San Inazio kalea 5.

Udalerria: Durango.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Eskaintzen diren irakaskuntzak:

– Kirol-irakaskuntzak: LOGSE Plana.

● Modalitatea: Eskubaloia:

○ Erdi-maila: «Eskubaloia».

○ Goi-maila: «Eskubaloia».

● Modalitatea: Futbola:

○ Erdi-maila: «Futbola» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Areto Futbola» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Futbola» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Areto Futbola» espezialitatea.

● Modalitatea: Neguko kirolak:

○ Erdi-maila: «Eski Alpetarra» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Iraupen Eskia» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Snowboarda» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Eski Alpetarra» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Iraupen Eskia» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Snowboarda» espezialitatea.

● Modalitatea: Mendi-kirolak eta Eskalada:

○ Erdi-maila: «Goi Mendia» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Arroila Jaitsiera» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Eskalada» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Erdi Mailako Mendia» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Goi Mendia» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Eskalada» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Mendiko Eskia» espezialitatea.

– Kirol-irakaskuntzak: LOE Plana.

● Modalitatea: Atletismoa:

○ Erdi-maila: «Atletismoa».

○ Goi-maila: «Atletismoa».

● Modalitatea: Bela:

○ Erdi-maila: «Aparailu Finkoko Bela» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Aparailu Libreko Bela» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Aparailu Finkoko Bela» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Aparailu Libreko Bela» espezialitatea.

● Modalitatea: Esgrima:

○ Erdi-maila: «Esgrima».

○ Goi-maila: «Esgrima».

● Modalitatea: Espeleologia:

○ Erdi-maila: «Espeleologia».

● Modalitatea: Hipika:

○ Erdi-maila: «Erresistentziako, Orientazioko eta Zaldi-turismoko hipika-diziplinak» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Jauzietako, Hezierako eta Lehiaketa osoko hipika-diziplinak» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Hipika».

● Modalitatea: Judoa:

○ Erdi-maila: «Judoa eta defentsa pertsonala».

● Modalitatea: Piraguismoa:

○ Erdi-maila: «Ur-bizietako piraguismoa».

○ Erdi-maila: «Gidaridun laket-piraguismoa».

● Modalitatea: Salbamendu eta Sorospena:

○ Erdi-maila: «Salbamendu eta Sorospena».

○ Goi-maila: «Salbamendu eta Sorospena».

● Modalitatea: Saskibaloia:

○ Erdi-maila: «Saskibaloia».

○ Goi-maila: «Saskibaloia».

● Modalitatea: Urpekaritza:

○ Erdi-maila: «Kirol-urpekaritza eskafandra autonomoarekin».

– 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorraren 1.a) atalean aipatzen diren kirol-prestakuntzako jardueretako bloke komunak.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 19a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.


Azterketa dokumentala