Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2019ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
851

AGINDUA, 2019ko otsailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaian) dagoen «Salesianos Deusto – Maria Auxiliadora – San Juan Bosco» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Salesianos Deusto – Maria Auxiliadora – San Juan Bosco» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo berri emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); azaroaren 18ko 1688/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez Merkataritza jarduerak erdi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen (abenduaren 27ko BOE), eta 399/2013 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (urriaren 30eko EHAA); azaroaren 4ko 1576/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez Mekatronika Industrialeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen (abenduaren 10eko BOE) eta apirilaren 22ko 340/2013 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (ekainaren 19ko EHAA) eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2019-2020 ikasturterako.

Kode zenbakia: 48002535.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Salesianos Deusto – Maria Auxiliadora – San Juan Bosco».

Titularra: Padres Salesianos.

Helbidea: Avenida Lehendakari Agirre, 75.

Udalerria: Bilbo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Merkataritza jarduerak» Erdi-mailako heziketa-zikloa ematea.

– «Mekatronika industriala» Goi-mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako:

– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

● Merkataritza zerbitzuetako Lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Merkataritza jardueretako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

● Automatizazioko eta robotika industrialeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Instalazio elektriko eta automatikoetako erdi-mailako teknikaria. Edukiera: ziklo 1.

● Mantentze-lan elektronikoetako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako goi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

● Elementu metalikoen fabrikazioko Lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Mekanizazioko erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

● Mekatronika industrialeko goi-mailako heziketa-zikloa: Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 6a.

Hezkuntza sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala