Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2019ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
850

AGINDUA, 2019ko otsailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Peñascal» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Peñascal» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo berri emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); maiatzaren 20ko 687/2010 Errege Dekretua, zeinaren bidez sukalde zuzendaritzako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren (ekainaren 12ko BOE), eta azaroaren 29ko 246/2011 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (urtarrilaren 12ko EHAA), azaroaren 4ko 1579/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez diseinuko eta altzari hornikuntzako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren (abenduren 10eko BOE) eta azaroaren 27ko 255/2012 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (otsailaren 20ko EHAA) eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2019-2020 ikasturterako:

Kode zenbakia: 48015839.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Peñascal».

Titularra: Peñascal, Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Belategi plaza, 1; Bilbao-Galdakao errepidea, 10; V.

Udalerria: Bilbo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Sukalde zuzendaritza» Goi-mailako heziketa-zikloa ematea.

– «Diseinu eta altzari hornikuntza» Goi-mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako:

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

○ Merkataritza zerbitzuetako Lanbide heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Merkataritza jardueretako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila:

○ Eraikinak eraberritzeko eta mantentzeko Lanbide heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ Elektrizitatea eta elektronikako Lanbide heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ Elementu metalikoen fabrikazioko Lanbide heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.

○ Soldadura eta galdaragintza Lanbide heziketako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:

○ Lanbide-arloa: Sukaldaritza eta jatetxe-arloko Lanbide heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 5.

○ Okintzako eta pastelgintzako Lanbide heziketako oinarrizko heziketa zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Sukaldaritza eta gastronomiako Lanbide heziketako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Jatetxe arloko zerbitzuetako Lanbide heziketako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Sukalde zuzendaritzako Lanbide heziketako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elikagaien industriak:

○ Elikagaien industrietako Lanbide heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Elikagaiak elaboratzeko erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Okintzako, gozogintzako eta konfiteriako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

○ Etxebizitzen mantentze lanetako Lanbide heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.

○ Hozteko eta girotzeko instalazioetako Lanbide heziketako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Beroa sortzeko instalazioetako Lanbide heziketako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa:

○ Arotzeriako eta altzarigintzako Lanbide heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Arotzeria eta altzarigintzako Lanbide heziketako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Instalazioko eta altzari hornikuntzako Lanbide heziketako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Diseinuko eta altzari hornikuntzako Lanbide heziketako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza:

○ Ehunezko eta larruzko artikuluen konponketako Lanbide heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Jantzigintzako eta modako Lanbide heziketako erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 6a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala