Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2019ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
840

150/2019 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketaren zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketaren zuzendariorde lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen horretarako

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen bidez, deialdia egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketaren zuzendariorde lanpostua betetzeko, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak. Horrez gain, hautagaiek betekizun hauek ere bete beharko dituzte:

1.– Titulazio akademikoa: A1/A2 taldeetako edozein unibertsitate-lizentziatura eduki beharko dute.

2.– Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan beharko dute A1/A2 lanbide-taldeetako zereginetan.

Deitutako lanpostuak euskarazko 3. hizkuntza-eskakizuna dauka esleituta, derrigortasun-datarik gabe.

Bigarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Halaber, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako lekuetan eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak (39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitae aurkeztu beharko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 8a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala