Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2019ko otsailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
808

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 628/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien Zulupean, Itziar García de Vicuña Echavarrik administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du, zehazki, 628/2018 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren irailaren 21eko Erabakiaren kontra; erabaki haren bidez, ezetsi egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 444/18 Ebazpenaren aurka jarritako gorako errekurtsoa. Izan ere, apirilaren 17ko 444/18 Ebazpenaren bidez, behin betiko argitaratzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan destinoa duten Administrari laguntzaileen kategorian eta txanda irekian hautatutako izangaiak (2014-2015eko LEPa).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 1a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala