Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2019ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
784

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 82/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 82/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Brigitte de Jesus Suarez Alvarracin.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Efrain Franco Quesada.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-12-12an. Hona hemen epaitza:

132/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 12a.

Nik, M.ª Teresa Trinidad Santosek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko eta Vitoria-Gasteizko Merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak, ikusi ditut 82/2018 hitzezko judizioaren autoak, kontratu-erantzukizunaren ondoriozko diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Hona hemen alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Brigitte de Jesús Suárez Alvarracín, bere izenean eta ordezkaritzan eta abokatuen laguntzarik gabe, eta, bestetik, demandatu gisa, Efrain Franco Quesada, auzi-ihesean. Horiek horrela, epai hau ematen dut.

EPAITZA

Ezesten dut Brigitte de Jesús Suárez Alvarracínek Efrain Franco Quesadaren aurka jarritako demanda.

Kondenatzen dut aemandatua kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri (PZL, 455 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hemezortziko abenduaren hamabian.

Efrain Franco Quesada demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala