Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2019ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
783

EDIKTUA, 412/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Demandatua: Maria Gema Bernal Gonzalez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko otsailaren 1ean, nik, Penelope MBA Carcedok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko ZULUPeko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, 412/2017 prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2019-01-31n; interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Maria Gema Bernal Gonzalez demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb). Halaber, demandatu auzi-iheslariari ohartarazten zaio ebazpen horren aurka ezin duela inolako errekurtsorik aurkeztu.

Getxo (Bizkaia), 2019ko otsailaren 1a.

Justizia Administrazioaren letradua,


Azterketa dokumentala