Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
752

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kide kargutik kentzen baitira.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta EHIGEren eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Usoa Urbieta Egaña andrea kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik, orain arte Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria izan da eta.

Bigarrena.– Imanol Andetxaga Bengoa jauna izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria izan dadin, Usoa Urbieta Egaña andrearen agintaldia amaitzeko falta den denbora-tarterako.

Hirugarrena.– Ane Hernández Sánchez andrea kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide titular baten ordezkoaren kargutik. Titularra Maialen Olabe Aguirre da eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkaria da.

Laugarrena.– Irati Agorria Cuevas andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide titular baten ordezko. Titularra Maialen Olabe Aguirre da eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkaria da.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala