30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
749
EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 30ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Maria Gema Lasarte Leonet andreak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) egindako deialdiko hautapen prozesua, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Maria Gema Lasarte Leonet andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: **954**6*. Kodea: AGC8L1 – D00051-12. Jakintza arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Saila: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Ikastegia: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko zereginak: «Komunikazio Gaitasunaren Garapena Euskara eta Gaztelania II Lehen Hezkuntzan».
Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2019ko urtarrilaren 30a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen Arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.