Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
745

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 28koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Irantzu Mendia Azkue andreak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko Ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) egindako deialdiko hautapen prozesua, Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbituak jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Irantzu Mendia Azkue andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: **680**4*. Kodea: AGC8L1 – D00018-23. Jakintza arloa: Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak. Saila: Soziologia eta Gizarte Langintza. Ikastegia: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko zereginak: «Komunitaterako Gizarte Langintza».

Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2019ko urtarrilaren 28a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen Arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala