Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
740

AGINDUA, 2019ko otsailaren 5ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Lan eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Lan eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko azaroaren 27ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2018ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zk.), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Izendatzea Carmen de Celis Cuevas anderea lurralde-ordezkari, 511786 kodeko lanpostua, 7. dotazioa, Arabako Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritzan.

Bigarrena.– Agindu honek eragina izango du 2019ko otsailaren 8tik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 5a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala