Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2019ko otsailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
734

EDIKTUA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2018ko irailaren 21ean hartutako erabakiak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 755/2018 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoei buruzkoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 755/2018 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoen gaineko erabakiak eman direnez, eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan adierazitako moduan jakinarazi ezin izan zaienez, lege beraren 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, honen bidez ematen da jakitera erabaki horien berri; izan ere, erabaki horiek ezesten dituzte jarritako gora jotzeko errekurtsoak.

Erabaki horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau argitaratu eta bi hileko epean; interesdunek erabakiak Osasun Sailean eskura ditzakete (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko idazkaria,

IBON ETXEBERRIA OLAÑETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala