
29. zk., 2019ko otsailaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
733
IRAGARKIA, B-11/2018-S zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak eman duen ebazpena jakinarazteko dena.
Y2258205X AIZ zenbakia duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da.
Horren arabera, jakinarazten zaio zehapen-espedientean ebazpena eman dela arau hauste sanitario bat egiteagatik. Jarri den isunaren guztizko zenbatekoa 100 eurokoa da (ordainketa zatitu da).
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabete bateko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan araututakoarekin bat etorriz. Espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa – Tfnoa.: 94 403 15 87).
Ordaintzeko epeak: espedientean ikus daitezke.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan).
Borondatezko epeetan isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu bidez ordainaraziko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2019ko otsailaren 1a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.
RSS