Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2019ko otsailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
728

EDIKTUA, 970/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Fede ematen dut:

Epaitegi honetan bideratu den 970/2017 hitzezko judizioko prozeduran, epaia eman da, 2019ko urtarrilaren 25ean.

Angel Blanco Cuesta demandatua non bizi den ez dakigunez, ediktu honen bidez 2019ko urtarrilaren 25eko epaia jakinarazten zaio, eta aditzera ematen zaio ebazpen judizial/prozesal horren kontra errekurtso hau aurkez daitekeela:

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan datu pertsonalak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta ondorengoak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EB Zuzentaraua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra indargabetzen duena.

Angel Blanco Cuesta demandatuari jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non bizi den, ematen eta sinatzen du ediktu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Bilbao, 2019ko urtarrilaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala