Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2019ko otsailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
712

AGINDUA, 2019ko otsailaren 4koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoari jarraikiz (agindu haren bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egiten da; 2019ko urtarrilaren 2ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea lanpostu hau betetzeko deialdia: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 92).

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 4a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala