Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2019ko otsailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
709

AGINDUA, 2019ko otsailaren 4koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Idoia Diez Juaristi andreak Etxebizitza Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta lege horrek berak egozten dizkidan aginpideez baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Idoia Diez Juaristi andreak Etxebizitza Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (Lanpostuaren kodea: 520010 kodea; dotazioa: 145). Eskerrak ematen zaizkio betetako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– 2019ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio administratiboak kargutik kentze horrek.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 4a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala