Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2019ko otsailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
708

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 18koa, Universidad del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, aldi baterako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko arautegiko 11.4 artikuluaren aldaketa argitaratzeko agindua emateko dena. Irakasleen errektoreordearen 2011ko maiatzaren 2ko Ebazpenaren bidez eman zen argitara aipatutako arautegia (2011-05-31ko EHAA).

Aldi baterako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko arautegia argitaratu eta indarrean sartu zenetik bildutako esperientziaren arabera, komeni da aldatzea irakasle bisitariak arduraldi partzialean kontratatzeko aukerak, unean uneko premietara egokitu ahal izateko kontratua, batez ere Ikerbasqueko ikertzaileak kontratatu behar direnean.

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartu zuen, 2018ko abenduaren 20ko bileran, aldatzea aldi baterako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko arautegiko 11.4 artikulua (UPVko Gobernu Kontseiluak 2011ko apirilaren 14an onartutako arautegia, eta Irakasleen errektoreordearen 2011ko maiatzaren 2ko Ebazpenaren bidez argitaratua 2011-05-31ko EHAAn). Aipatutako artikulua honela geratuko da:

«Irakasle bisitarien kontratuak, oro har, arduraldi osokoak izango dira, baina, salbuespen moduan, ardura partzialean kontratatu ahal izango dira, betiere, aldi berean jarduera zientifikoa betetzen ari badira ikerkuntzarako erakunderen batean, batez ere UPV/EHUrekin lotura daukatenetan...».

Adierazitakoagatik guztiagatik, eta kontuan hartuta ezen, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeko 10.2 artikuluaren arabera (2004ko martxoaren 12ko EHAA) unibertsitateak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dituela unibertsitateko gobernu organoek emandako aplikazio orokorreko xedapenak, eta horiek ez direla indarrean jarriko harik eta testua oso-osorik argitaratu arte, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aldi baterako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko arautegiko 11.4 artikuluaren aldaketa, erabaki honetan jasota dagoen moduan. Gobernu Kontseiluak 2011ko apirilaren 14an onartu zuen arautegia, eta Irakasleen errektoreordearen 2011ko maiatzaren 2ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2011-05-31ko EHAA).

Leioa, 2019ko urtarrilaren 18a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala