Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2019ko otsailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
655

IRAGARKIA, eranskinean zerrendaturiko pertsonei HABEren mailak egiaztatzeko 2017. urteko azterketa-deialdiei zegozkien ordainsarien likidazioaren egokitzapenari buruzko Ebazpena jakinarazteko dena.

Interesdunei Ebazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin diren arren inolako ondoriorik lortu ez denez, iragarki hau ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke HABEren zuzendari nagusiari, jakinarazpen honetatik aurrera hilabeteko epean.

Interesdunek hori guztia jakin dezaten jarri da jendaurrean iragarki hau, interesdun bakoitzak norbanako jakinarazpentzat hartu behar duena, ohartaraziz norberaren eskura dagoela jakinarazpen hori HABEren Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan, Vitoria-Gasteiz kalean 3-6. solairuan, 20018 Donostian.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2019ko urtarrilaren 25a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala