26. zk., 2019ko otsailaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
653
IRAGARKIA, 2019ko urtarrilaren 29koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskripzio bat baliogabetzeko ebazpena.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak ebazpenaren testu osoa eskuragarri du Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 29a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.