Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2019ko otsailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
647

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 86/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – ZULUP.

Demandatua: Pozaldi SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko urtarrilaren 24an, nik, Penelope Mba Carcedok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko ZULUPeko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, hitzezko judizioari buruzko 86/18 prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2019ko urtarrilaren 23an; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia, epaitegi honetako bulego judizialean.

Pozaldi SL demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb). Gainera, aditzera ematen da demandatu auzi-iheslariak ezin duela inolako errekurtsorik aurkeztu ebazpen horren aurka.

Getxo (Bizkaia), 2019ko urtarrilaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala