Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2019ko otsailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
643

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 18koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2018ko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez arautzen da arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa, Elkartek programa.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa, Elkartek programa, arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduak, 22. artikuluaren 5. puntuan, hau ezartzen du: laguntzak emateko ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da.

Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2018ko azaroaren 29ko Ebazpena jakinarazita (diru-laguntza ematekoa), hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduan araututako 2018ko laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez arautzen da arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa, Elkartek programa. Zerrenda hori argitaratzen da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak bere eskumenak erabilita eman duen ebazpena dela bide, eranskinean ageri den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 18a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala