Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2019ko otsailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
642

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 18koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen 2015eko irailaren 16ko Aginduan araututako laguntzen 2018ko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu hori aldatu egin zuen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduak, 16. artikuluaren 3. puntuan, hau ezartzen du: laguntzak emateko ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2018ko abenduaren 27ko Ebazpena jakinarazi ostean (diru-laguntza ematekoa), hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea 2015eko irailaren 16ko Aginduan araututako 2018ko laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez arautzen da Emaitek Plus laguntza-programa. Zerrenda hori argitaratzen da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak bere eskumenak erabilita eman duen ebazpena dela bide, eranskinean ageri den bezala. Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak aldatu du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 18a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala