Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2019ko otsailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
633

68/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez adierazten baita lanpostutik kendu dela Bidasoako ESIko zuzendari kudeatzaile Itziar Pérez Irazusta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 293/2013 Ebazpenaren bidez (apirilaren 15eko EHAA, 71. zk.), Itziar Pérez Irazusta Bidasoa ESIko zuzendari kudeatzaile izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Itziar Pérez Irazusta andrea Bidasoako ESIko zuzendari kudeatzailearen lanpostutik kentzea eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2018ko urtarrilaren 22tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bidasoako ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala