Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2019ko otsailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
629

1381/2018 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen dira onartuen eta baztertuen zerrendak, eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horiek, Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide taldeko lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1402/2017 Ebazpenaren bitartez, Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide taldeko lekualdatze-lehiaketa deitu zen; EHAAn argitaratu zen 2017ko azaroaren 28an (227. zenb.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 18ko 655/2018 Ebazpenaren bidez, argitara ematen dira onartuen eta baztertuen zerrendak, eta behin-behineko destinoak esleitzen dira; destino horiek, Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide taldeko lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu Erakunde sanitarioetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1402/2017 Ebazpenaren 5.2 oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta Epaimahaiak onartu eta Zuzendaritza Nagusi honi Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide taldeko lanpostu funtzionalen destinoen esleipenaren behin betiko zerrenda bidali ondoren, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1402/2017 Ebazpenaren bidez Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide taldeko lanpostu funtzionaletako destinoak esleitzeko lekualdatze-lehiaketan onartutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkerarekin, ebazpen honen I. eranskinaren bidez.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1402/2017 Ebazpenaren bidez Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide taldeko lanpostu funtzionaletako destinoak esleitzeko lekualdatze-lehiaketan baztertutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, baztertzeko arrazoiak azalduz, ebazpen honen II. eranskinaren bidez.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1402/2017 Ebazpenaren I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen langile esleipendunen behin betiko zerrenda argitara dadin agintzea, lortutako puntuen arabera, ebazpen honekin batera doan III. eranskinaren bidez.

Laugarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Langileak, izaera orokorrarekin, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta plazak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duten egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzua aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipendunak, Osakidetzan zerbitzu-eginkizunetan aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetuko da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean behin behineko atxikipenean badago edo kargua-utzi eta hurrengo egunean zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Seigarrena.– Deialdiaren 5.2. oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018 abenduaren 21a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.

I. ERANSKINA
ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
LANPOSTUEN BEHIN BETIKO ESLEIPENA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala