Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2019ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
628

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2018ko urtarrilaren 7ko Ebazpena, 18.0236.01.01.01.03 (01/2018/182) espedientean emana.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Amaiera eman zaio aipatutako espedienteari Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen baten bidez, zeinean erabakitzen baita baiestea I12018000034396 arau-hauste aktan jasotako zehapen-proposamena eta Usokari Dato 25 SL enpresari 9.626 euroko (8.000 + 626 + 1.000 = 9.626 euroko) zehapena jartzea, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategineko 8.1 artikuluaren aurkako arau-hauste oso astun bat egiteagatik eta 7.5 artikuluaren aurkako bi arau-hauste astun egiteagatik (dekretu hori abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

Aipatu enpresari jakinarazten zaio, halaber, delako ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bidea, eta haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, betiere dagokion lurralde historikoko lurralde ordezkaritzaren bidez, hilabeteko epean, ebazpen hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Enpresak, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen ez badu, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa Ordaintzeko azken eguna 2019-03-08 da; eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:

● Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

● Erakunde igorlea: 04833001-522.

● Erreferentzia: 0118018200138.

● Identifikazioa: 080319.

● Zenbatekoa: 9.626,00 euro.

Hala egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 25a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala