Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2019ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
SEGURTASUN SAILA
604

AKORDIOA, Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoko Zuzendaritza Nagusiaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos erakundeko Zuzendaritza Nagusiaren artekoa, Ertzaintzako oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko ikastaroetako ikasleei euskara eskolak emateko eta Ertzaintzako lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizunetan Hizkuntza Gaikuntzako Ikastaroak egiteko kudeaketa materialaren gomendioari buruzkoa.

Arkauti, 2018ko abenduaren 12a.

HAUEK BILDU DIRA:

Batetik, Malentxo Arruabarrena Julián, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia (PLEA) erakunde autonomoko zuzendari nagusia.

Bestetik, Jokin Azkue Arrastoa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko (HABE) zuzendari nagusia.

HAU ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Ordenatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearekin bat etorriz, Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari atxikitako administrazio izaeradun erakunde autonomoa dela, nortasun juridiko propioarekin eta bere lanak burutzeko jarduteko gaitasunarekin. Aipatutako lanen artean, Ertzaintzako funtzionarioentzat hizkuntza-gaikuntzarako ikastaroak programatzeko, antolatzeko eta burutzeko eskumenak daude, otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuaren arabera, maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuak emandako idazketa berrian.

Bigarrena.– Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoak ez duela Ertzaintzako oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko ikastaroetako ikasleei eskolak emateko eta Ertzaintzako lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizunetan hizkuntza-gaikuntzarako ikastaro guztiak burutzeko beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide material nahikorik. Beraz, lan hori gomendatzen diogu espezialitate horretarako betekizun onenak dituen erakunde bati; hain zuzen, lan hori burutzeko baliabideak dituen erakunde bati.

Hirugarrena.– Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortzeko azaroaren 25eko 29/1983 Legearekin bat etorriz, HABE erakundea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikitako administrazio izaeradun erakunde autonomoa dela, nortasun juridiko propioarekin eta bere lanak burutzeko jarduteko gaitasunarekin.

Laugarrena.– HABE erakundeak lehen esandako Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren beharrizanei erantzuteko antolaketa eta beharrezko baliabideak dituela.

Bosgarrena.– Aurreko guztia dela-eta, batzartutakoek, parte hartzen duten izaerarekin, kudeaketa gomendioko akordio hau formalizatzea erabaki dute, klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak eta Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos / Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) hitzartu dute Ertzaintzako oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko ikastaroen eta Ertzaintzako lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizunetan hizkuntza-gaikuntzarako ikastaroen kudeaketa materiala HABEk egitea, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ez daukalako lan hori egiteko giza baliabide eta baliabide material nahikorik.

Bigarrena.– Gomendatzen den kudeaketa materiala HABEk egin beharreko jarduera hauetan zehazturikoa izango da, kasu bakoitzean adieraziko den irismenarekin:

a) Ertzaintzako oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko ikastaroetako ikasleei ikastaroak ematea eta Ertzaintzako lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizuneko hizkuntza-gaikuntzarako ikastaroak ematea Arkautiko, Erandioko eta/edo Oiartzungo zentroetan Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak edo Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatutako ikasleei.

b) Ematen diren ikastaroan parte hartzen duten ikasleen aprobetxamendu-mailaren ebaluazioa eta bertaratzea.

c) Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari bidaltzea programari eta programa horretan parte hartzen duten ikasleei buruz eskatzen duen informazioa, eta, batez ere, ikasleen aprobetxamendu-mailei eta horien bertaratzeari buruzko informazioa.

Hirugarrena.– Gomendio horren kudeaketa materialetik sortutako gastuak Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aurrekontuari egotziko zaizkio, HABEk aldez aurretik horren fakturazioa egin ondoren, HABE Erakunde Autonomoak eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzen dituen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 17ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz. Euskaltegietako kanpo-irakasleen joan-etorrietatik eratorritako gastuei dagokienez, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainak ezartzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan ezarritakoa bete beharko da. Halaber, ikasleei emandako material didaktikoetatik eratorritako gastuak ordainduko dira aurkeztutako fakturen arabera.

Laugarrena.– Kudeaketa-gomendioak indarra izango du akordio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik 2019ko abenduaren 31ra arte, eta bi aldeek adostuta luzatu ahal izango da, betiere dagokion ekitaldirako aurrekontu-kontsignazio egoki eta nahikoa badago.

Bosgarrena.– Kudeaketa-gomendioak ez dakar Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoari jardun horretarako emandako eskumenen eta funtsezko elementuen titulartasuna lagatzea.

Seigarrena.– Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoaren ardura da, kudeaketa-gomendio horren xedea ikusirik, zehaztutako jarduera materiala osatu edo oinarrituko duten izaera juridikoko egintza edo ebazpenak ematea.

Zazpigarrena.– Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak HABEri lagako dizkio emango diren ikastaroak kudeatzeko beharrezkoak diren ikasleen datu pertsonalak, honako honetan xedatutakoaren arabera: Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituen 2003ko irailaren 2ko Aginduaren I. eranskinaren 40. apartatua (irailaren 2ko EHAA, 170. zk.).

Bi aldeak ados daude agiri honen edukiarekin, eta, hala jasota gera dadin, horren bi ale sinatzen dituzte, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala