Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2019ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
599

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 17koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzen ebazpen-proposamena egin behar duen organoko kideak eta idazkaria. Dirulaguntza horiek abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren bidez arautu ziren.

Abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren bidez (2012ko abenduaren 18ko EHAA, 244. zk.), irabazi-asmorik gabeko erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen arloan eta, oro har, esku-hartze sozialean garatzen dituzten jarduerak finantzatzeko laguntzak arautzen dira.

Dekretu horretako 13. artikuluan arautzen da zeinek osatuko duten dirulaguntzak eman edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoa, eta, artikulu horretan xedatzen denez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da diru-laguntza lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu bidez (2018ko abenduaren 27ko EHAA, 248. zk.), 2019ko dirulaguntza deialdia egin da, abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan ezarritako diru-laguntza lerroei dagokiena.

Aurrekoari dagokionez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea 2019ko dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena egin behar duen kide anitzeko organoko kide, hiru lerro hauetarako: esku-hartze sozialeko jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitateekin; esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak, eta esku-hartze sozialerako jakintzaren kudeaketa-jarduerak. Diru-laguntzok Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Aginduaren II. kapituluan araututa daude:

Kideak:

– Emilio Sola Ballojera, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria; kide anitzeko organoko lehendakaria izango da.

– Ernesto Saiz Lanchares, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria.

– Arrate Martínez de Guereñu Ortuoste, Gizarte Zerbitzuen arduraduna.

– Maria Luisa Zubia Barrena, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria.

– Maria Carmen Fernández de Juana, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

Itxaso Goikoetxea Etxebarria, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria; hitza izango du, baina botorik ez.

Bigarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadin, herritar guztiak jakitun egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 17a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala