Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2019ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
581

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 14koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baita Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako pertsona, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuek ekipamendua erosi edo errentan hartzeko 2018-2019 ikasturteko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordean parte hartuko duena.

Ikusi eta aztertu da Hezkuntzako sailburuaren 2018ko abenduaren 26ko Agindua, zeinaren bidez deialdia egiten baita Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuen ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko 2018-2019ko ikasturteko diru-laguntzetarako.

Agindu horren 9.artikuluak xedatzen du balorazio-batzorde bat eratuko dela aurkeztutako eskabideak aztertu, ebaluatu eta hautatzeko; agindu hori eman zen datan Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan ez zegoenez Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaririk, orain egiten da izendapena, aipatu lanpostua jabetzan hartu eta gero.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Luisa Ana Guinea de la Cruz, edo hura ordezkatzen duen pertsona, Balorazio Batzordeko bokal izendatzea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea Legearen 23. eta 24. artikuluetan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 14a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.


Azterketa dokumentala