Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2019ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
578

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 28koa, Lurralde Plangintzaren sailburuordearena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko uztailaren 31ko Aginduan ezarritako laguntzen deialdia ebatzi eta argitara ematen duena. Agindu horren bidez ezartzen dira 2018ko ekitaldirako dirulaguntzak arautzeko oinarriak, eta horietarako deialdia egiten da, ZTBP Euskadi 2020ren (BAI+D+i programa) «hiri habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko.

2018ko abuztuaren 24ko EHAAn (163. zk.) Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko uztailaren 31ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez ezartzen baitira 2018ko ekitaldirako dirulaguntzak arautzeko oinarriak, eta horietarako deialdia egiten baita, ZTBP Euskadi 2020ren (BAI+D+i programa) «hiri habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko irailaren 27an amaitu zen, aipatutako aginduaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrela izanik, hogei eskabide sartu dira, baina horietako eskaera bat, Miriam Varela Alonsok eginikoa, bi aldiz egin da, beraz gainerako 19 eskaerak aztertu eta egiaztatuko dira.

Dirulaguntza hauek arautzen dituen 2018ko uztailaren 31ko Aginduaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat, azaroaren 28an horretarako balorazio-epaimahaia eratu zen, hartutako eskabideak aztertu eta egiaztatzeko xedez, kontuan hartuta 11. artikuluan xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa.

2018ko uztailaren 31ko Aginduaren 9. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 650.000 euro bideratuko dira dirulaguntzak emateko. Bestalde, 9. artikulu horrek zehazten du diruz lagunduko dela paisaiarako ekintza-planak idazteko ordainsarien % 80, proiektu bakoitzerako 100.000 euroko gehieneko muga jarrita, aurrekontuko kreditua amaitu arte, eta ezin izango direla diruz lagundu ez BEZa ez bestelako zergak, nola eta ez den egiaztatzen kostua eragiten diola onuradunari.

Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, 14. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2018ko abenduaren 3an eta 14an, sailburuordeari aurkeztu zion esleipenerako proposamena, non adierazten baitu zein den diruz laguntzeko diren eskabideen lehentasuna, zeini esleitu zaien dirulaguntza eta zeini ukatu, eta zergatik hartu den erabaki hori.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko uztailaren 31ko Aginduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat (agindu horren bidez ezartzen dira 2018ko ekitaldirako dirulaguntzak arautzeko oinarriak, eta horietarako deialdia egin, ZTBP Euskadi 2020ren (BAI+D+i programa) «hiri habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko), eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak proposatutakoa ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Hiri habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko dirulaguntzak ematea ebazpen honi atxiki zaion I. eranskinean zerrendatuta agertzen diren pertsona eta entitate onuradunei, proiektua egiteko eta dokumentuan aipatzen den zenbatekoan.

Bigarrena.– «Hiri habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean adierazitako pertsona eta entitateei, horretarako arrazoiak adierazita.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eskatzaile guztiei jakinarazteko, deialdia egiteko aginduaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 28a.

Lurralde Plangintzaren sailburuordea,

MARIA ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala