Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
563

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 18koa, Justiziako sailburuordearena, Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko irailaren 6ko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen esleipena ebatzi eta argitaratzeko dena (agindu horren bidez, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora sartzeko laguntzetarako deialdia egin eta laguntza horiek arautzen dira).

Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko irailaren 6ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz (agindu horren bidez, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora sartzeko laguntzetarako deialdia egin eta laguntza horiek arautzen dira; urriaren 1eko EHAA, 189. zk.), eta aginduan bertan izendatutako kideek osatutako hautaketa-batzordeak 2019ko urtarrilaren 17ko bileran egin zuen proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 1.– Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora iristeko prestaketa-laguntzen onuradun hautatzea honako hauek:

(Ikus .PDF)

2.– Eskatzaile hauek kanpoan uztea, deialdia egin zuen aginduan eskatutako dokumentazioa ez bidaltzeagatik edo eskatutako baldintzaren bat betetzeagatik:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 18a.

Justiziako sailburuordea,

MARÍA ARRATE GALLASTEGUI OYARZABAL.


Azterketa dokumentala