Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
550

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 25ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak, eta behin-behineko emaitza horiek behin betiko bihurtzen.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2018ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez (2018-09-06ko EHAA, 171. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deialdia egin zuen.

Deialdi horretako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2018ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2018-12-31ko EHAA, 250. zk.).

Zerrenda horren kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztu direnak aztertu dira. Gauzak horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Agintzea hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra jarri eta onartu diren azterketarien erreklamazioen emaitzak argitaratzeko, www.ivap.euskadi.eus helbideko Euskara atalaren Hizkuntza-eskakizunak azpiatalean.

2.– Gaitzestea hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako beste erreklamazio guztiak.

3.– Behin betiko bihurtzea 2018ko abenduaren 19ko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak.

4.– Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 25a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala