Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2019ko urtarrilaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
533

EDIKTUA, 771/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 771/2018 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Limite 24, S.L.

Alderdi demandatua: Anchi Tammy SC.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

6/19 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hemeretziko urtarrilaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Limite 24, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Anchi Tammy SC.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 771/2018 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Marta Calvo Entiok eskatu du, «Límite 24, S.L.» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den «Anchi & Tammy, S.C.»-ren aurka.

EPAITZA

Ezesten dut zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, auzi-ihesean den «Anchi & Tammy, S.C.»-ren aurka «Límite 24, S.L.» sozietatearen ordezkari gisa Marta Calvo Entiok jarria, eta, ondorioz,

Demandatua absolbitu egiten dut haren aurka formulaturiko eskaera guztietatik.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala