Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2019ko urtarrilaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
525

HUTS-ZUZENKETA, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko urtarrilaren 8ko Aginduarena, zeinaren bidez onartu baitzen Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolari izena aldatu eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola deitzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2019ko urtarrilaren 8ko Aginduaren testuan (2019ko urtarrilaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 11. zk.). Agindu horren bidez onartu zen Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolari izena aldatu eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola deitzea. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenean, huts bat dago eskolaren izendapenean.

Honela dio:

«Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Eskola»,

baina honela esan behar du:

«Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola».


Azterketa dokumentala