Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2019ko urtarrilaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
516

AGINDUA, 2018ko abenduaren 28koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez destinoak esleitzen baitzaizkie azaroaren 24ko JUS/1164/2017 Aginduaz iragarritako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko kidegoko funtzionarioei (txanda irekia) Euskal Autonomia Erkidegoan.

Justizia Administrazioaren Funtzionarioak Lanera Sartzeko, Lanpostuak Hornitzeko eta Lanpostuz Igotzeko Arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, 2018ko abenduaren 28ko Aginduaren bidez Laguntza Judizialeko kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren Laguntza Judizialeko kidegoko funtzionarioei (txanda irekia) I. eranskinean zerrendatzen diren organo judizial eta fiskaletan destinoak esleitzea ebatzi dut, honakoak kontuan hartuta:

Lehenengoa.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien Laguntza Judizialeko kidegoko funtzionarioek hogei egun balioduneko epean hartu beharko dute jabetzan beren kargua, destinoko organo judizial edo fiskalaren arduradunaren aurrean, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako errege-dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.– Onartutako hautagaiei esleitu zaizkien lanpostuetan dauden bitarteko funtzionarioek titularra lanpostuaz jabetzen den egunean utziko dute lanpostua.

Hirugarrena.– Karrerako funtzionario diren hautagaiek lanpostuaz jabetzeko aktan adierazi beharko dute egindako aukera, hala agintzen baita abenduaren 26ko 53/1984 Legean –Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunari buruzkoa, Justizia Administrazioko langileari aplikatzekoa dena– eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikuluan –abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatua–.

Laugarrena.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien Laguntza Judiziala Kidegoko funtzionarioek, kalifikazio-hurrenkera dela-eta destinoa derrigorrean esleitzen bazaie ere, agindu honen datatik zenbatzen hasita bi urte igaro arte ezin izango dute lekualdatze-lehiaketetan parte hartu. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Bosgarrena.– Urriaren 19ko JUS/1162/2018 Aginduaren bidez hautagaiei eskaini (azaroaren 27ko BOE) eta ebazpen honetan esleitu ez diren plazak hutsik geratuko dira; hala ere, iragarri ahal izango dira plaza huts gisa lehiaketa arruntean, ez bada enplegu publikoaren eskaintza egiten, edo enpleguaren eskaintza publiko horretan hutsik dauden plaza guztiak iragarri behar ez badira.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 9. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 28a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala