
21. zk., 2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
509
EDIKTUA, 2019ko urtarrilaren 7koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira dekretu hauetan jasotako diru-laguntzen agiri-errekerimenduak: 121/2018 Dekretua, uztailaren 30ekoa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena; eta 31/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak arautzen dituena.
Ezinezkoa izan da errekerimendu horien jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei edo euren ordezkariei jakinarazten zaie, eskatutako diru-laguntza zehaztu ahal izateko, euren espedientearekin lotuta adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzan (Samaniego 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela laguntza-eskaeran atzera egin dutela, edota, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.
Horrez gain, jakinarazten da adierazten diren errekerimenduen testu osoa interesdunen eskura dagoela aipatutako helbidean.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 7a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.
RSS