Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
502

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, 2018. urtean praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturgune independenteei zuzendutako diru-laguntzak jakinarazten dituena (Sorgune deialdia).

2017ko abenduaren 29ko EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Agindua argitaratu zen, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 12.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 22a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala