
21. zk., 2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (265 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
501
EBAZPENA, 2018ko abenduaren 19koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei, ingurumenaren arloko boluntariotza-proiektuak gara ditzaten.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko urriaren 9ko Aginduaren bidez (2018ko urriaren 24ko EHAA, 205. zk.), irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, ingurumenaren arloko boluntariotza proiektuak gara ditzaten.
2018ko urriaren 9ko aipatutako aginduan xedatutakoari jarraituz eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak egindako txostena aldez aurretik aztertu ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Ebazpen honetako eranskineko dirulaguntzak ematea.
2.– Dirulaguntzaren ordainketa 2018ko urriaren 9ko Aginduaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituz egingo da, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendariak erabakia eman ondoren.
3.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, informazio gisa, dirulaguntza-deialdiaren aginduaren 16.4 artikuluan azaldutakoa betez.
4.– Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, berori jakinarazten denetik hilabeteko epean, hala ezartzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 19a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.
RSS