Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
500

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 16koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita zer diru-kopuru eta nori eman zaion, Euskal Autonomia Erkidegoko gazte ekipamenduen sarea bultzatzeko 2018rako dirulaguntzak emateko modua arautzen eta deitzen duen Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren babesean.

Kontuan hartuta Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, hala xedatzen du-eta 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren 16.4 artikuluak.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren babesean 2018. urtean onartu diren dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. Eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 16a.

Gazteriako zuzendaria,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala