Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
499

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako deialdi honen babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda: desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako deialdia. Zerrenda Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen zerrenda hori, 2017ko abenduaren 28an egindako bileran.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko abenduaren 28an egindako bileran onartu zuen desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako diru-laguntzen deialdia egiteko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2017ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez argitaratua, 2017ko abenduaren 29ko EHAAn, 247. zenbakian). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 9.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda ere.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honen babespean 2018an emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda: desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako deialdia. Ebazpen honen eranskinean azaltzen da zerrenda hori.

Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea Europako Gizarte Funtsak ere finantzatzen dituela (% 50) deialdi honen babespean diruz laguntzen diren enplegu lagunduaren jardunak, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 15a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala