Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2019ko urtarrilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAPUEBLA DE LABARCAKO UDALA
494

IRAGARKIA, Lapuebla de Labarcako Udalarena, lanaldi partzialean arituko den garbitzaile plaza bat betetzeko deialdiari buruzkoa.

2019ko urtarrilaren 23ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 10. zenbakian, argitaratu dira osorik plaza hau betetzeko deialdiaren oinarriak:

Lanaldi partzialean (lanaldiaren % 20) arituko den garbitzaile plaza bat, langile lan-kontratudun finkoen plantillakoa, txanda librean eta lehiaketa-oposizio bidez betetzekoa.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak oinarritan aurreikusitako moduan eta oinarrien arabera behar denean emango dira argitara.

Lapuebla de Labarca, 2019ko urtarrilaren 23a.

Alkatea,

MAIDER MURILLO TREVIÑO.


Azterketa dokumentala