20. zk., 2019ko urtarrilaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
489
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-20A001-49-2018 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2018ko abenduaren 11n egindako ebazpen-proposamena.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ondorioz, jakinarazten da ezen, 2018ko abenduaren 11n ebazpen-proposamen bat eman dela Juan Pujado Lamarcari irekitako SAN-20A001-49-2018 zehapen-prozeduraren gainean; Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.b artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten baitzaio.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobiden agertzeko (Easo kalea 10, Donostia), ebazpen-proposamenaren eduki osoaren berri izateko, eta egoki iritzitako alegazio guztiak egiteko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 14a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.