Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2019ko urtarrilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
483

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 955/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Zibileko ZULUP.

Judizioa: 955/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: FCA Capital España Establecimiento Financiero de Crédito SA.

Abokatua.

Prokuradorea: Miguel Rodríguez Marcote.

Demandatua: Miguel Angel Rey Rivadulla.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-01-16an. Hona hemen epaitza:

13/2019 EPAIA

Epailea: Susana Díez Martinez de Lahidalga.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: 2019ko urtarrilaren 16a.

Alderdi demandatzailea: FCA Capital España Establecimiento Financiero de Crédito SA.

Abokatua.

Prokuradorea: Miguel Rodríguez Marcote.

Alderdi demandatua: Miguel Angel Rey Rivadulla.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

EPAITZA

Baiesten dut Rodríguez Marcote prokuradoreak FCA Capital España, Establecimiento Financiero de Credito SAren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztu duen demanda, Miguel Angel Rey Rivadulla-ren aurkakoa. Hori dela-eta, demandatzailea kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: 12.093,95 euro; 1108 eta 1101. artikuluetan artikuluan ezarritako interesak, demanda jarri zen egunetik ebazpen honen egunera arte sortutakoak, eta PZLaren 576. artikuluan zehazten diren interesak, ebazpen honen egunetik guztia ordaintzen den arte sortutakoak. Halaber, prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko modua.– Apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0072 0000 04 0955 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Miguel Angel Rey Rivadulla demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala