Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2019ko urtarrilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
481

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 763/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 763/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24 SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Danae Barrera Santano.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-29an. Hona hemen epaitza:

269/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 29a.

Nik, Mónica Basurto Garridok, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 763/2018 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Limite 24 SL, letraduaren laguntzarik eta prokuradorearen ordezkaritzarik izan gabe.

Demandatua: Danae Barrera Santano, auzi-ihesean dena.

EPAITZA

Ezesten dut Limite 24 SLk Danae Barrera Santanoren aurka aurkeztutako demanda; horrenbestez, demandatua absolbituta geratzen da bere kontra baliatutako uzietatik.

Limite 24 SLri ezartzen dizkiot kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsorik jarri beraren aurka, PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Danae Barrera Santano demandatuaren egungo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala