Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2019ko urtarrilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
480

EDIKTUA, ondare-banaketaren akzio bat dela-eta bideratutako 765/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Zibileko ZULUP.

Judizioa: 765/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Rosa Felisa Garcia Rodrigo.

Abokatua: Javier Fernandez Villamor.

Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.

Demandatua: Sira Soledad Borinaga Lopez de Munain.

Gaia: ondare-banaketaren akzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-01-16an. Hona hemen epaitza:

3/2019 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hemeretziko urtarrilaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Rosa Felisa Garcia Rodrigo.

Abokatua: Javier Fernandez Villamor.

Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.

Alderdi demandatua: Sira Soledad Borinaga Lopez de Munain.

Abokatua:.....................................................jauna/andrea.

Prokuradorea:.......................................jauna/andrea.

Judizioko gaia: eskubide errealak.

EPAITZA

Baiesten dut Lascaray Palacios prokuradoreak Rosa Felisa García Rodrigoren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztu duen demanda, Sira Soledad Borinaga López de Munainen aurkakoa. Hori dela-eta

1.– Deklaratzen dut auzi-jartzailea eta demandatua titularrak diren higiezinen jabekidetza azkenduta dagoela.

2.– Deklaratzen dut Rosa Felisa García Rodrigori esleitu behar zaizkiola ondasunak, eta Sira Soledad Borinaga López de Munain demandatu jabekideari 138.333,77 euro eman behar zaizkiola kalte-ordain gisa.

3.– Kostuak ezartzen dira.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0009 0000 04 0765 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaia eman, irakurri eta argitaratu zen.

Sira Soledad Borinaga Lopez de Munain demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala