Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2019ko urtarrilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
474

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita kultura- eta gizarte-bitartekotzako eta -berrikuntzako proiektuei 2018an emandako dirulaguntzen zerrenda (Bitartez deialdia).

2017ko abenduaren 29ko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Agindua, Kultura- eta gizarte-bitartekotzako eta -berrikuntzako proiektuei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horretako 12.2 artikuluari jarraituz, Kulturako sailburuordeak deialdiari buruz ematen duen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, horregatik eragotzi gabe onuradunei esleipen-ebazpena banan-banan jakinaraztea.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren onuradunen eta dirulaguntzen zerrenda (eranskinean jasota dago).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 22a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala