Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2019ko urtarrilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
473

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko ekainaren 19ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrendaren berri.

AURREKO GERTAERAK

1.– 2018ko ekainaren 27an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko ekainaren 19ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, EHAAn argitaratuko dira laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenak, non eta kasuan kasuko laguntzak edo diru-laguntzak arautzen dituzten arauek ez duten besterik ezartzen.

Horiek horrela izanda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko ekainaren 19ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-laguntzena (I. eranskina), bai eta ukatu diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatu direnak (III. eranskina) ere.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 17a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala