Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2019ko urtarrilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
467

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 18koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honen huts-zuzenketa egiten duena: Ebazpena, 2018ko abenduaren 3koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 3koa Ebazpenean (2018ko abenduaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 242. zk). Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten da. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Zazpigarren oinarrian, 4. paragrafoan, 2018/6123 (24/7) orrialdean, hau dioen tokian:

«... beharrezkoa izango de ariketa bakoitzean gutxienez 5 puntu lortzea, eta gutxienez 20 puntu proba osatzen duten lau ariketetan.»

hau esan behar du:

«... beharrezkoa izango de ariketa bakoitzean gutxienez 10 puntu lortzea, eta gutxienez 40 puntu proba osatzen duten lau ariketetan.»

I. eranskinean, 1. apartatuan, 2018/6163 (24/17) orrialdean, hau dioen tokian:

«4.– Izaera pertsonaleko datuen babesa: kontzeptuak edo definizioak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak (datuetan sartu, horiek zuzendu, ezeztatu eta aurka egitea). Datuak isilpean gorde beharra, eta datuak jakinaraztea.»

hau esan behar du:

«4.– Izaera pertsonaleko datuen babesa. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak.»

I. eranskinean, IX. apartatuan, 2018/6163 (24/19) orrialdean, hau dioen tokian:

«43.– 2014ko ikuspegi demografikoa.»

hau esan behar du:

«43.– 2018ko ikuspegi demografikoa.»

Arkauti, 2019ko urtarrilaren 18a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala