Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2019ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
439

IRAGARKIA, 2019ko urtarrilaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Bilboko udal-mugartean, «ST Larraskitu» izeneko 132/30/13,2 kV-ko transformazio azpiestazioaren aldaketa.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera:

Esp: 48-AT-Y-2018-00137.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

– Kokalekua: Bilboko udal-mugartea.

– Aurrekontua, guztira: 587.113,40 euro.

– Xedea: energia elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

132 kV-ko sistema:

– Gaur egun dagoen T5 transformadorea, 132/13,2 kV-koa eta 30 MVA-koa, aldatzea, eta, horien ordez, beste hau jartzea: 40 MVA-koa.

Instalazioa egiteko administrazio-baimena eta egikaritze-proiektuaren onarpena eskatzen dira.

Argitara ematen da hori guztia, jendeak horren berri izan dezan. Jendeak dokumentazioa aztertu ahalko du sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2019ko urtarrilaren 21a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala